"Badago halako ideia bat: abokatua berdin, diru sarrera oparoak; baina ez da egia inondik inora"
Luix Barinagarrementeria (Egia, 1968) abokatua elkarrizketatu dugu. Ia hogei urteko ibilbidea du abokatugintzan, eta askotarikoak izan dira defendatu dituen kasuak; horietatik asko, politikarekin lotuak. Hala ere, ofizioa haratago doan gauza dela argi du donostiarrak, eta baita ere abokatuez den irudia aldatzeko gogoa.
Militantziarekin lotu izan du bere lana, esaterako, euskarak Justizia Administrazioan bizi duen egoera izan baitu kezka hasieratik. Baina ez da beti besteen defentsan ibili; izan ere, beste aldea ere bizitakoa da Barinagarrementeria, hain zuzen ere, Joxemi Zumalabe auziaren barruan atxilotu baitzuten.
Bihar Irutxuloko Hitzan irakurri ahal izango duzu elkarrizketa osorik. Aurrerapen bat ikusi ahal izango duzu bideo honetan.