Burnin' Spectacular abeslari jamaikarra, Guardetxean
Larunbatean reggae gaua egingo dute Guardetxean. Hainbat zuzeneko egino dituzte bertan, 22:00etan hasita. Jamaikatik Burnin’ Spectacular abeslaria etorriko da, bere Europako biraren barruan egingo duen emanaldia egitera etorriko da. Donostiako R-systemtzia, Irie Ites Sound Systema eta Revolutionary Brothers ere izango dira reggae gauean. Sarrerak 6 eurotan izango dira salgai.

