"Euskarazko hitza behar dugu"
http://youtu.be/Rxz7y3KFLOc
Amara Berri Kantuz taldeko kideek babesa eman diote Irutxuloko Hitzaren harpidetza kanpainari. Euskarazko prentsa beharrezkotzat jo dute kantuzaleek, edozein kultura eta herrik prentsa euren hizkuntzan idatzitako prentsa behar duela azaldu dute. Hiriko albisteak Irutxuloko Hitzan irakurtzea gustuko dutela esan dute. Carlos Serranok eta Jesus Lasak hartu dute hitza bideo honetan.
Zu ere Irutxuloko Hitzaren harpidedun edo sustatzaile izan zaitezke. Urtean 77 euroren truke, Irutxuloko Hitza astekaria etxera bidaliko dizugu eta hainbat zozketatan parte hartzeko aukera izango duzu. Irutxulo.hitza.eus webgunearen bidez jarraitzen bagaituzu, izan zaitez sustatzaile. Urtean 30 euroren truke gure proiektua sustatuko duzu, eta hainbat opari eta sarrera eskuratzeko aukera izango duzu.