Maialen Zelaia (Argazkia: realsociedad.com)
Realeko futbol taldean jokatzen du Maialen Zelaia amaratarrak. Asteartean Zubietan egindako entrenamendu saioan, lesioa izan zuen eskuin belaunean, eta aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen. Lesioa dela eta, ebakuntza egin beharko diote datozen egunetan. Zelaiak ezin izango du gehiago jokatu aurtengo denboraldian, beraz, agur esan dio Superligari.