Herrerako geltokia, ‘Metro Donostialdea’ errotuluarekin. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Erabakiak, lanpostuen sorrera gelditu eta milaka gipuzkoarri eragingo diela esan du Gascok.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburu Ana Oregik Donostialdeko Metroaren proiektua baztertu ostean, gaur iritsi dira lehen erantzunak. PSE-EEk, metroa gelditzea Donostia zigortzea dela adierazi du gaur egindako agerraldian. Aurreko legealdian Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuorde izandako Ernesto Gascok, donostiar zein gipuzkoarrentzat “kolpe gogorra” dela esan du; “Oregik, lanak geratzearen erabakiarekin, gizpuzkoar eta donostiarrak zigortzen ditu, eta hau desastre bat da”, esan du.
Gaineratu du lanpostuen sorrerari ere min egin diola erabaki honek eta baita gazteenei ere; “Metro Donostialdearekin gazteek garraio publiko mordeno, azkar, merke eta jasangarria zuten eskura, esaterako, unibertsitatera joateko”, esan du.
Azkenik esan du, Oregik eta EAJren jaurlaritzak aitzakiatzat jarri duela aurrekontuen muga, eta alde batera utzi duela proiektuaren etekin soziala. Gaineratu du, “berriro ere Gipuzkoa alde batera” utzi dutela eta Bilboko metroaren datuekin alderatu ditu; Bilbon gehiago inbertitzen dela azaldu du.