'Motz', film laburren emanaldia egingo dute Guardetxean
Bihar, ostirala, izango da hilabetero Guardetxean egiten duten Motz, film laburren erakustaldia.
Egileek beraiek aurkeztuko dituzte oraingoan ikusgai izango diren lau film laburrak: Elkartea, Qwerty, Ekaitza eta Enbor beretik. 20:00etan hasiko da saioa eta sarrera doan izango da.
Elkartea
Fikzioa. 16 minutu.
Aspaldiko lau lagun elkartean biltzen dira afaltzeko. Haietako bat, zeini besteek arrastoa aspaldi galdu zioten, oso egoera ekonomiko larrian bizi da. Besteen jarrera orokorra, laguntza eskeintzearena izango da, hasiera batean behintzat. Benetako konpromezua hartzea ordea, ez da hain erreza izango.
Zuzendaria eta ekoizlea Kote Camacho da. Aktoreak, berriz, Iñaki Beraetxe, Eriz Alberdi, Martxelo Rubio, Pako Revueltas, eta Iker Galartza.
Qwerty
Fikzioa.
Bi lagunek kolunpiotan egiten dute hitzordua, bietako batek aberats egingo dituen ideia bat duelako.
Zuzendaria Asier Urbieta da, eta aktoreak, berriz, Gotzon Sanchez eta Nacho Casalvaque.
Ekaitza
Fikzioa. 4 minutu.
Begiratu zaitudanean, zubian, banekien nire atzetik zeundela eta bazenekiela nik banekiela. Duela jada lau urteko ekaitz egun berdina gogoratzen zenuela… eta ez zinela niri hitz egiten ausartuko.
Alberto Gastesiren laburmetrai bat. Aktoreak, Loreto Mauleon eta Aitor Beltran.
Enbor beretik
Ez fikzioa. 4 minutu.
Bestea eta ni. Ni eta bestea. Bestean ni.
Ideia Iker Fernandez eta David Aguilarrena izan da. Aktoreak, berriz, Txokolo Gurrutxaga, Lorentxo Garmendia eta Urtzi Olasagasti.


