Iraileko udalbatzarra. (Argazkia: Nagore Koch)
Udalbatzako Organo Araudian hainbat aldaketa egitea adosten ari dira; gaurko saioan “adostasun maila handia” izan dute.
Gaur bildu da Udalbatzaren Organo Araudiaren Batzordea. Batzordeak egun udalbatzan dauden hainbat araudi aldatzea da, izan ere 2004koa baita araudia. Adostu duten lehen aldaketa, eguneroko lanean euskaraz aritzen diren zinegotzien hizkuntza eskubideak gazteleraz aritzen direnek dituzten baldintza berberetan bermatzea izan da. Udalbatzako kideen hizkuntza eskubideei dagokienez, informazio guztia euskaraz ere jasotzeko eskubidea onartu zaie, ohiko prozedura epeen barruan.
Horrez gain, udalbatzako kideek orain arte zeukaten “txit prestu” titulua ezabatzea erabaki dute. Zaharkitua dela eta udal ordezkariak herritarrengandik urruntzen dituztela ondorioztatu dute.
Udal gobernuak azaldu duenez, bi proposamen horiek Bilduren proposamenak zirela.
Soldatak webgunean
Bestalde, alkate, zinegotzi, ordezkari eta aholkularien soldatak udal webgunean jartzea adostu dute. Orain arte, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki taulan argitaratzen zituzten.
Gobernuaren ordezkari Ricardo Burutaranek nabarmendu duenez, “lehenengo eztabaida saioan giro ona eta adostasun maila handia izan dira”.