Emaitzak ez du taldea guztiz aldendu Europako postuetatik.
Reala etxean irabazten hasi bada ere, ezin izan du berdinketa gainditu. Hain zuzen ere, 17. minutuan Carlos Velak sartu du lehen gola penaltiz. Gutxi iraun dio pozak ordea taldeari, 28. minutuan Michelek berdinketa lortu baitu; penaltiz honek ere.
Bigarren zatian talde valentziarra jokalari bat gutxiagorekin geratu da, Karabelasek bigarren txartel horia jaso duenean. Hala ere, txuri-urdinei ezinezkoa egin zaie Levanteren defentsa gogorrari aurre egitea.
Berdinketak ez ditu amets europearretik guztiz aldentzen txuri-urdinak, hala ere, ikusi beharko da jardunaldia nola amaitzen den.