Eguraldia lagun, ezohiko inauteria ospatu dute
Momo jainkoak eta haren laguntzaileek agurtu dituzte dantzariak.
Harriketarrak, gerlari txinatarrak, Bolibiako dantzariak, Titanic ontziko bidaiariak… Denek egin dute Donostiako kaleetan zehar ibilaldia. Astebete beranduago bada ere, kaleak hartu ditute karrozek. Gaurkoan eguraldiak lagunduta hainbat dira desfilea ikustera inguratu direnak ere. Antolatzaileek azaldu dutenez ordea, konpartsa batzuetan parte hartzaile kopurua behar lukeena baino baxuagoa da, egun aldaketa dela eta. Hala ere, musika, dantza, mozorro eta festak hartu du hiriaren erdialdea, Momo jainkoak agurtzen zituen artean.




























