Euria zela eta, aurreko asteburuan atera ez ziren konpartsa guztiek hartuko dute parte gaurko desfilean.
Dena prest dago, gaur arratsaldean inauterietako konpartsek Donostiako kaleak alaitu ditzaten. Talde batzuek desfilea atzeratzearen aurkako jarrera erakutsi zuten arren, gaur konpartsa guztiek egingo dutela ibilbidea jakinarazi dute.
Ibilbidea eta ordutegia ohikoak izango dira; 17:00etan aterako dira eta Erdialdean barrena arituko dira.
Izan ere, aurreko asteburuko eguraldi txarrak desfilea egiteko inongo aukerarik gabe utzi zituen karrozak. Donostia Festakek desfilea egiteko aukera murritzago bat eskaini zien konpartsei, baina azkenean ohiko bide eta ordutegian egitea lortu dute.
Azken erabaki honek, Altzan egin ohi duten igandeko piñata astebete atzeratzea dakar; hurrengo hilaren 24an ospatuko dute.