Enenko Goia, artxiboko irudia. (Argazkia: Nagore Koch)
Udalarentzako iritzi-inkestak egiteko udal talde guztiek foro bat eratu behar dute; gainontzeko udal taldeek ez dutela berririk izan salatu du Goiak.
EAJko zinegotzi Eneko Goiak Bilduk ezkutuan iritzi inkesta bat egin duela salatu du. Hori dela eta, galdera bat luzatu dio Juan Karlos Izagirre alkateari, hain zuzen ere, ea zergatik eskatu duten inkesta hori.
Goiak azaldu duenez, 2011 geroztik, udalak halako inkesta bat egin behar duenean, gainontzeko udal taldeak jakinaren gainean jarri eta udal foro bat antolatu behar du. Hala erabaki zuten 2011ko urriko Osoko Bilkuran, beste inkesta bat egiten ari zirela eta sortu zen zalapartaren ostean.
Beraz Goiak hainbat galdera luzatu ditu. Batetik, jakin nahi lukete ea noiz eskatu zuten inkesta, zenbat donostiarrei egin dieten eta zer kostu izan duen. Bestalde, kontratazioan zein prozedura erabili duten, zein izan diren egindako galderak eta zertarako erabili nahi dituen udal gobernuak emaitzak. Azkenik zuzenean udal gobernuari zuzendu zaio Goia: “Azkenik gobernuari itaundu diogu nola uztartzen dituen hau dena izkutatu izana eta etengabe aldarrikatzen ari den gardentasunaren aldeko apustua”, esan du.