Gobernuz Kanpoko Erakundeen lana aztertuko dute Udal Liburutegian
Pobreza 2.0 liburuaren aurkezpena egingo dute gaur, asteartea, Udal Liburutegiko Areto Nagusian (San Jeronimo Kalea), 19:00etan.
Liburuaren aurkezpenaren harira, Gipuzkoako Gobernuz Kanpoko Erakundea (GGKE) eta enpresen arteko erlazioa eztabaidatuko dute, eta mahai-inguru bat egingo dute multinazionalek kooperazioaren eremuan duten parte hartzearen inguruan. Solasaldian honako hauek arituko dira:
Pedro Ramiro, Pobreza 2,0 liburuaren egileetariko bat, eta Latinoamerikako Multinacionales Behatokiko koordinatzailea (OMAL), Bakea eta Duintasuna erakundeko partaidea.
Nerea Basterra, Intermón Oxfam-eko kidea, eta Marketinean aditua Nazioarteko hainbat enpresatan.
Gairen inguruko informazio gehiago honako webguneetan aurki daiteke: www.omal.info eta www.donostiaentremundos.org.

