San Telmo Museoak 115.575 bisita jaso ditu 2012an
San Telmo Museoaren 2012ko balantzearen berri eman dute Nerea Txapartegi udaleko Kultura ordezkariak eta Karmele Barandiaran museoko jarduneko zuzendariak, gaur goizean. Aipatutako datuen arabera, 115.575 bisitari jaso ditu museoak 2012an. Bisita horietatik %31 donostiarrenak izan dira, eta Barandiaren hitzetan, oso datu ona da. Hala ere, museora donostiar gehiago hurbiltzea nahi dutela aitortu du.
Guztira, 14 erakusketa egon dira ikusgai, eta horietan barrena 600 bisita gidatu baino gehiago egin dituzte. Guztira, 180 pieza berri iritsi dira museora, eta 74 pieza zaharberritu edo kontserbazio prozesuan sartu dituzte.
Datu aipagarri gisa esan dute, itxi berri duten Badu Bada. Euskara mundu eleanitzean erakusketa 17. 531 lagunek bisitatu dutela. Hori izan erakusketa bisitatuena. Bigarren lekuan geratu da ‘Pantaila globala’, 2.200 bisitekin.
2013an izango denaren aurrerapena ere egin dute. Esaterako, Euria erakusketa ekarriko dute Musee du Quai Branly museotik, eta uda ondoren, 1813. Donostiaren setioa, sutea eta berrikuntza izeneko erakusketa zabalduko dute.


