XXII. Osasun astea, Okendo kultur etxean
Urtero bezala, Osasun astea antolatu dute Okendo kultur etxeak eta Osakidetzak lankidetzan. Aurten otsailaren 20, 21, 22 eta 23an izango dira jardunaldiak. Hainbat gaixotasuni buruz hitz egin eta prebentziorean garrantziaz ohartaraztea izan ohi da Osasun astearen helburua.
Familia, bizitza emozionala eta osasuna da aurten aukeratu duten izenburua, eta hainbat hitzaldi egingo dituzte gaiaren inguruan.
Otsailak 20, asteazkena: Komunikazio afektiboa familian: sentimenduek esklabo bihurtu gaitzaten nola sahiestu. Hizlaria: Arantza Gomez, psikologoa eta psikoterapeuta.
Otsailak 21, osteguna: Espazioak eta mugak talde familiarrean: bizimodua eta familia erlazioak zehaztuko dituzte. Hizlaria: Enrique Saratxo. Psikiatra psikodramatikoa.
Otsailak 22, ostirala: Autoestimua, bizi-zikloa eta krisia: autoestimua nola mantendu krisi garaian. Hizlaria: Yolanda Valle, fisioterapeuta eta komunitatearen parte-hartzean aditua.
Otsailak 23, larunbata: Pequeña Miss Sunshine (2006) filma. Jonathan Dayton, Valerie Faris. 101 min.
Saioa guztiak Okendo kultur etxean izango dira 19:00etan. Hitzaldiak gazteleraz izango dira, eta sarrera librea izango da, lekuak bete artea.

