Titanic-en inguruko hitzaldia, Aquariumean
Martxoaren 24a bitartean Titanic itsasontzi ospetsuaren inguruko erakusketa dago ikusgai Aquariumean. Erakusketa horren harira, hitzaldia eskainiko dute gaur, osteguna, Aquariumeko Auditorioan.
Jose Antonio Reyero izango da hizkaria. Ontziolei eta itsasoari buruzko hainbat liburu idatzia da Reyero, eta itsas munduak biltzen dituen sekretu eta bitxikerietan aditu moduan, Titanicen kasuaren inguruko hainbat argibide ematen saiatuko da gaurko hitzaldian. 19:00etan hasiko da saioa.

