Reala Athletic baino gehiago izan da bigarren zatian (Argazkia: athletic-club.net)
San Mameseko azken derbia ongi gogoan gordeko dute realzaleek. Izan ere, azkenaldiko lan onari jarraipena emanez, erakustaldi bikaina egin dute txuri-urdinek, eta 1-3ko markagailuarekin nagusitu dira Athleticen aurka.
Lehen zatia nahiko berdindua izan da. Bizkaitarrek ireki dute markagailua, 29. minutuan, Ibai Gomezek sartutako gol bati esker. Realak, ordea, segituan egin du 1-1ekoa ekarri duen gola, 34. minutuan, Antoine Grizmannek sareratu duen baloiarekin. Bigarren zatian, Reala jaun eta jabe izan da berdegunean, eta denbora tarte gutxian bi gol sartu ditu. Agirretxek bigarren zatiko 20. minutuan sartu du gola, Carlos Velak, berriz, hortik hamar minutura.
Gustura geratu dira San Mamesen sartzeko aukera izan duten realzale apurrak, 2001etik ez baitzuen Katedralean irabazi Donostiako taldeak.