Elurra dela eta, alerta laranja ezarriko dute asteburuan
Kostaldean termometroak ez dira bost gradura iritsiko.
Larunbatetik astelehenera alerta laranja ezarriko dute elurra dela eta. Izotzak ere arazoak sortuko dituelakoan abisu horia eman dute. Tenperatura hotzak iragarri dituzte astebururako, 5 gradutik behera. Gainera, iparraldeko haizeak sentsazio termikoa hotzagoa izatea ekarriko du.