30 emakume inguru elkarrekin josteko elkartu dira Bretxa merkatal gunean
Donosti Knit taldea sortu zuen, eta duela zortzi hilabetetatik, emakume talde bat elkarrekin josteko geratzen da, hilean behin, hiriko txoko batean: Egiako parkea, kafetegi bat, denda bat… Gaur, esaterako, Bretxa merkatal guneko Atruska Matruska diseinatzale dendan zuten hitzordua. Bertan aritu dira lanean, bizpahiru orduz, 30 emakume inguru. Bakoitzak bere lana egin du, josi, ehundu, puntua egin… “Aisiak ez du beti ordainpekoa izan behar”, azaldu dio Vaquerizak IRUTXULOKO HITZAri.
Donosti Knit talde irekia da, eta adin guztietako lagunek parte har dezakete ekimenean. Gainera, momentuz gizonezkorik ez badute ere, jasotzeko prest daudela diote.
Silvia Vaqueriza donostiarra barne diseinatzailea da izatez, baina josteari ekin zion duela urte batzuk, eta horixe du pasio. Beste hiri batzuetan josteko zaletasuna zutenak elkarrekin josteko geratzen zirela jakin zuen Vaquerizak, eta ekimen hori Donostiara ekartzea erabaki zuen. Hala,