Bera Bera Eskubaloiak Kopako finala jokatuko du bihar, Rocasaren aurka
Bera Bera Eskubaloiak bere historiako bederatzigarren Kopako finala jokatuko du bihar, Rocasaren aurka, Porriñon (Galizia).
Bera Bera Eskubaloiak Elx Mustang izan du aurkari gaur 16:30ean hasi den finalerdietako partidan, eta talde donostiarrak garaipena lortu du, 23-20ko markagailuarekin. Hala, finalerako txartel preziatua lortu du. Bigarren zati bikaina egin du Reyes Karrereren taldeak. Matxalen Ziarsolok penaltiz gola sartu du 41. minutuan, eta markagailua 19-18ra jarri du. Ordutik, Bera Bera aurretik izan da uneoro, partida bukaera iritsi arte. Hala, Zuazo eta Exl garaituta, biharko finalean izango da Bera Bera (13:00, Teledeporte).
Atletico Guardes eta Rocasa taldeek 19:00etan jokatu dute beste finalerdia, eta Rocasa izan da garailea, 23-30. Ondorioz, biharko finalerako sailkatu da Rocasa ere.