Euskararen Donostia binakako lasterketa eta Altzako eltze festa bertan behera uztea erabaki dute
Elurrari dagokion alerta laranja ezarri du Donostiako Udalak gaur arratsaldetik biharko gaua bitartean. Hori dela eta, Donostiako AEK-k antolatutako Euskararen Donostia binakako lasterketa eta Altzako eltze festa ez egitea erabaki du Donostia Kulturak, bertan behera utziz. Lasterketari dagokionean, antolatzaileek jakinarazi dute dagoeneko lanean ari direla beste data batean jokatu ahal izateko. Datorren asterako data berria zehaztea da Donostiako AEKren nahia. Altzakoa, berriz, inauteriei zegokien jaia zen, eta aurreko astean egitekoa zen arren, Donostiako Inauterien desfilea atzeratu egin zenez, Altzako jaia ere beste astebete atzeratu behar izan zuten. Edonola, Donostia Kulturak jakinarazi du, nahi duten konpartsek datorren igandean ateratzeko aukera izango dutela.