Realak eta Bartzelonak Zubietan jokatutako partidetako bat (Argazkia: Mikel Goñi)
Realeko emakumeen futbol taldeak galdu egin du Bartzelonaren etxean, 4-0. Hasieran partida berdindua hasi den arren, pixkanaka Superligako onenen artean zergatik dagoen erakutsi du Kataluniako taldeak. Atsedenaldira 1-0ekoarekin joan dira. Bigarren zatian, Reala berdinketaren bila atera da, baina ez du golik sartzea lortu, eta Bartzelonak gogor erantzun dio, beste hiru golekin.
Momentu honetan, Reala Superligako hamargarren postuan dago, 23 punturekin. Datorren igandean, Lagunak jasoko du Zubietan.