Auzo garaienak zuritu ditu elurrak
Itsas mailara ez bada iritsi ere, Donostiako auzorik garaienak zuri esnatu dira gaur.
Asteburu guztian elurraren zain egon dira donostiarrak baina ia ez du elurrik egin, ez hondartza zuritzeko adina behintzat. Gaur ordea, estalki zuri fin batek estali ditu Aiete, Añorgako gainak, Ospitale inguruak, Urgull eta beste hainbat puntu altu. Tenperatura baxua da gaur Donostian, baina ez dirudi elurrak asko iraungo duenik.