Hainbat musikari batu dira aurkezpenean (Argazkia: E. Zabala)
Euskadiko Musikari Elkartuak izeneko elkartea sortu dute. Bigarren aldiz jaio da elkartea, 1995. urtetik 2002. urtera ere existitu baitzen. Lehen elkarte hura “nekeagatik” bukatu zela diote arduradunek, eta gaur, indarberritutako elkartea aurkeztu dute. Momentuz, ahoz aho eta sare sozialen bidez zabaldu dute deia, eta dagoeneko 60 musikari inguru egin dira bertako bazkide, tartean hainbat donostiar: Mikel Azpiroz, Iñaki Salvador, Gonzalo Tejada… Elkartea sortzeko iazko irailetik ari dira lanean, eta orain badu egoitza, Donostian bertan.
Musikariei euren kezka eta arazoetan laguntzeaz gain, zubi lana egin nahi dute musikarien eta erakunde publiko eta pribatuen artean.
Azken batean, Euskal Herri osoko musikariak batu nahi dituzte, euren alde, estilo guztietakoak. “Krisia profesionalki aukera bat izan daiteke”, aipatu du Iñaki Salvadorrek.