"Hitzak jai herrikoiak bultzatzen dituelako"
http://youtu.be/VaajZQephqs
Porrontxo jaiek ere parte hartu dute Irutxuloko Hitzaren aldeko kanpainan. Joxean Abeciak, Urtzi Aizpuruk, Joxean Lozak eta Txomin Bornaetxeak parte hartu dute bideo honetan. Jai herrikoiak babesten dituelako, eta egiatarrek bertako albisteak euskaraz irakurtzeko duten hedabide bakarra delako babestu dute gure ekimena.
Donostiarra Arraun Elkartea, Euskal Herrian Euskaraz, Urrats euskaltegia, Irrintzi AEK euskaltegia, Fortuna igeriketa taldea, Donostiako LAB, Amara Berri Kantuz, Kontxita Beitia, Zigor Etxeburua, Donostia Kantuz, Groseko Indarra Surf Taldea eta Ion Martinezek babesa eman diote jada harpidetza kanpainari.
Zu ere Irutxuloko Hitzaren harpidedun edo sustatzaile izan zaitezke. Urtean 77 euroren truke, Irutxuloko Hitza astekaria etxera bidaliko dizugu eta hainbat zozketatan parte hartzeko aukera izango duzu. Irutxulo.hitza.eus webgunearen bidez jarraitzen bagaituzu, izan zaitez sustatzaile. Urtean 30 euroren truke gure proiektua sustatuko duzu, eta hainbat opari eta sarrera eskuratzeko aukera izango duzu.