Iruzurrari aurre egiten ikasteko saioa, Altzan
Helduen bizitza aktiboa bultzatzen duen +55 taldeak iruzurrei aurre egiten ikasteko ekimena antolatu du Altzako Casares-Tomasene kultur etxean.
Udaltzaingoaren parte hartzea izango dute gainera saioan. Izan ere, beraiek emango dute iruzurrik ohikoenen berri, eta baita iruzurrak igartzen ikasteko eta iruzurrei aurre egiteko hainbat gomendio ere.
Hitzaldia gaur, astelehena izango da, 19:00etan.