Kalean da Triz3ps taldearen lan berria
Syntorama eta Itunes dira diskoa Internet bidez erosteko aukerak, baina ohiko dendetan ere eros daiteke. Biniloan eta CDan kaleratu dute lan berria, eta hitz biziak, erritmo elektrikoak eta funky soula topa daitezkeela diote. Honako abestiek osatzen dute diskoa: Euterpe, Futuro mapa, Los llaman, Bizitza maite, Asi fue (otra vez), eta Ten fe.
Taldea hirian zuzenean ikusteko, oraindik itxaron egin beharko da. Izan ere, martxoaren 13an emango dute hurrengo kontzertua, San Martin merkatal guneko Fnac dendan (19:00); eta hurrengoa, martxoaren 15ean, Egiako Le Bukowski tabernan (20:30).
Javi P3z donostiarra, Alberto Bosch eta Oriol Flores dira Triz3ps taldeko kideak. Power soul estiloko musika egiten dutela diote, eta disko berri bat osatu dute, EP, taldearen sei abesti berrirekin. Zehazki,