Kursaaleko Stockaren azokan denetarik topa daiteke (Argazkia: Mikel Goñi)
Bederatzigarren urtez, stockaren azoka egingo dute Kursaalen, martxoaren 1etik 4ra. Arropa, oinetakoak, kirola egiteko arropa… denetarik egongo da salgai, berezkoa baino prezio merkeagoan. Ostiraletik igandera, 10:00etatik 21:00etara egongo da zabalik azoka; astelehenean, ordea, 10:00etatik 14:00etara zabalduko dute. Honako dendetako eskaintzak egongo dira, besteak beste: La Pelitxata, Nekane, Mugan, Tejanos ABS, Vulcano, Zergatik, Irene Larrinaga, Rainbow, Casa Rodriguez, Lazzaro Label, Izadi kirolak, Bronte optikak, Sikol lentzeria…
Kursaalera sartzeko bi euro ordaindu beharko dira, eta bisitari guztiek bi zozketatan parte hartuko dute: Bi gau Arrizul Gros Hotelean eta afari bat Ikaitz jatetxean, eta Movistar konpainik eskaintzen duen esku telefono bat.