Udal langileei omenaldia egin diete udaletxean
Iaz erretiratu ziren langileei, egindako lana eskertu diete udalbatzan egindako ekitaldian.
Iaz erretiratutako udal langileei omenaldia egin diete gaur Donostiako Udalean. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak egin die harrera eta egindako lana eskertu diete. Udalbatzan egindako ekitaldian, administrazioaren benetako motore izatea aitortu die: “Makina hau martxan mantentzen dutenak zuek zarete, politikariak joan eta etorri egiten gara, baina zuek hemen egon zarete egunez egun, hilabetez hilabete eta urtez urte, eta egindako lana hori eskertu nahi dizuet eta orain abiatu duzuen etapa berri honetaz gozatzea opa dizuet”.
Egindako lana eskertzeko, udal talde guztietako ordezkariek, erloju bana eman die opari, langile erretiratuei.