Jon Santacana, Miguel Galindo gidaren atzetik (Argazkia: CPE)
Eski Alpinoko Munduko Txapelketa Paralinpiarrean, beste urrezko domina bat eskuratu du Jon Santacanak, bere gida Miguel Galindorekin batera. La Molinako estazioan ari dira lehia jokatzen, eta eslalom erraldoian lortu dute garaipena. Txapelketaren bosgarren jardunaldia jokatu dute eta ikusmen arazoak dituen eskiatzaile loiolatarrak hirugarren urrezko domina jantzi du. Jaitsieran eta super erraldoian lortu zituen aurreko bi dominak, ondoren, ordea, erorketak izan zituen eslalon berezian eta superkonbinatuan.