Tolstoiren artearen inguruko gogoeta aztertu du Aritz Gorrotxategik
Idazle arrakastatsua izan zen Lev Nikolaievitx Tolstoi (Iasnaia Poliana, 1928-Astapovo, 1910). Bere arrakastaren unerik gozoenean, ordea, krisi existentziala izan zuen. Hausnarketa prozesuan murgildu zen, eta indarrean zegoen artearen kontzeptua zalantzan jarri zuen. Aritz Gorrotxategi idazle donostiarrak Tolstoik duela 110 urte egindako gogoeta hura aztertu du, ‘Zer da artea?’ liburuan, Meettok argitaletxeari esker.
Liburua hiru zatitan banatu du; Hitzaurrea, Tolstoiren krisialdiaren inguruan; Tolstoiren gogoetaren ideia nagusiak; eta Harkaitz Cano idazlea, Andoni Egaña bertsolaria eta Bernardo Atxaga idazlearekin egindako solasaldiaren interesgarriena. Azken batean, Tolstoik zioen arteak senidetzeko balio behar zuela, eta sentitu egin behar zela, ezin baitzen azaldu. Bestela, frakasoa zen.