Urtebete Andresa Portugal gabe
Larunbatean ere haren omenezko ekitaldi bat egin zuten leku berean. Auzotarrek jakinarazi zuten haren omenezko plaka bat jarriko duela udalak, bi hilabete barru. Andresa Portugalen alaba Agurtzane Zubiaurrek ere parte hartu du gaur, lore eskaintzan.
Lore eskaintza egin diote auzotarrek.
Iaz hil zen Andresa Portugal, gaurko egunez. Donostiako kaleko azken arrain saltzailea izan zen Portugal. Bretxako merkatuan arrain saltzaile izan zen 70 urtez. Haren heriotzaren urtemugaren harira, Parte Zaharreko auzotarrek haren omenezko hainbat ekitaldi egin dituzte. Gaur lore eskaintza egin diote Bretxan, haren argazki erakusketan.