Antiguako gazteei Gaztegunea utzi izana gogor kritikatu du PPk
Bilduk udal ondarearekin nahi duena egiten duela, eta gazte ‘horiei’ utzi izana kritikatu du.
Antiguako Villa Alegria Gaztegunea izateko proiektua kritikatu du PPk. Ramon Gomez eta Iñigo Arcauzek egindako agerraldian, interpelazio bat aurkeztu dute hainbat galderekin.
Hain zuzen ere, zergatik eman zaien zehazki gazte haueri galdetu dute. Baita ere, zein irizpide eman diren horretarako eta zein talde gehiagok eskatu duten espazioren bat.
Gainera, udal gobernuari eskatu dio, udalak duen jabetza eta patrimonio guztia “mahai gainean” jartzeko eta horrekin egingo dena denen artean erabakitzeko; “Bilduk ezin du nahi duena egin udalaren jabetzarekin”, esan du Gomezek.
Arcauzek bestalde, zuzenean ekin dio Gazteria zinegotzi Naiara Sampedrori. Batetik, gazte planari dagokionez, oposizioaren proposamenak ez jasotzea egotzi dio. Bestalde esan du, gazteria kontseiluak gazte asanbladengatik aldatu nahi dituela. Gainera, Gaztegunearen inguruko proiektua prentsaren bitartez ezagutu dutela esan dute eta “onartezina” dela.
Azkenik esan du badakitela “nolako gazteak” diren gazte asanbladatan ibiltzen direnak; “soberan dago esatea zein gazte mota doazen gazte asanblada horietara eta ez dute Donostiako gazteria ordezkatzen”, esan du Arcauzek.
Bukatzeko baieztapen bat egin du: “Hau ez da Gaztegune bat, gaztetxe bat da”.