Eleak Mugimenduak deituta, auzipetu, senitarteko eta eragileek egindako agerraldia. (Argazkia: K. M.)
Martxoaren 9an egingo dute, ‘Gazteria libre eta legala’ lelopean.
Edozein momentutan epaia berretsi eta kartzelaratzeko arriskuan dauden 15 gazte auzipetuek agerraldia egin dute gaur. Bertan, eragile, senitarteko eta lagunen babesarekin, martxoak 9an, Bulebarretik 17:00etan irtengo den manifestaziora deitu dute.
Azaldu dutenez, gazte hauek Segiko militante izatea egotzita, 6 urteko kartzela zigorrari egin beharko diote aurre; beti ere, kasua berrikusten ari den Madrilgo Auzitegi Gorenak epaia berresten badu.
Adierazi dute, “onartezina dela” gatazka politikoa konpontze bidean dagoela inor gehiago lan politikoagatik kartzelara sartzea. Hori dela eta, hainbat eragileren babesa bildu dute eta horretan jarraituko dutela azaldatu dute.
Herritarrei manifestaziora eta ostegunero Artzain Onaren enparantza aurrean 19:00etan egiten dituzten mobilizazioetara dei egin diete.