(Argazkia: Kattalin Miner)
Atzo elkarretaratzea egin zuten Donostian, lan erreformaren baldintzak ez ezartzeko eskatuz. Gaur ere hala egingo dute. Langileen %95ek grebarekin bat egin zutela adierazi zuten. Sindikatuetako ordezkariak “harro” agertu dira erantzunarekin. Iñigo Zubeldia ELAko ordezkariak argitu zuen sektorean dauden 3.800 langileetatik %66 gutxieneko zerbitzuetan egon zirela eta mila langile greban. Haren arabera, gutxieneko zerbitzuetan 650 lagun inguru egon ziren, baina haien asmoa greba egitea zen.
Grebaren lehen egunean sindikatuek ziurtatu zuten grebaren erantzuna %93 izan zela eta horien ia %100 protestan aritu zirela. Adegiren arabera, aldiz, %5eko erantzuna izan zuen.