Mozorro festa Altzan
Joan den asteburuan eguraldi txarra zela-eta bertan behera utzi behar izan zen Eltze festa. Asteburu honetan bai, eguraldi eguzkitsua lagun, kalera atera dira inauteri konpartsak.
Azkenean altzatarrek ere gozatu ahal izan dute mozorro festaz. Eltze Festa egin dute asteburuan, eguraldi eguzkitsua lagun. Konpartsen desfilea egin dute auzoan zehar, kaleak umore onez eta mozorroz betez. Irudi galeria honetan gaur arratsaldeko desfilearen irudiak dituzu ikusgai.