Neurketa eroa Anoetan (3-3)
Gol festa izan da gaur gauean Anoetan, Reala eta Betisen arteko partidan. Sei gol ikusi dituzte Reala eta Betisen zaleek. Partida eroa eta nahasia izan da. Huts eta batekoa sartu du Betisentzat Jorge Molinak lehen zatian. Bigarren zatia hasi eta berehala Pavonek sartu du. Reala 0-2 galtzen ari zen partida, baina hamabost minutuan aurrea hartu dio Betisi: markagailuari buelta ematea lortu du. Realak bina berdindu du Vela eta Martinezen golekin; eta 3-2 lortu du Prietok sartutako penaltiarekin.
Partida ez da hor amaitu. Prietok hirugarren gola sartu eta berehala, Betisek hiruna berdintzea lortu du, eta hori izan da partidaren azken emaitza. Azken ordu erdian borrokan jarraitu dute, eta garaipena gertu izan badute ere, bi taldeek puntu bakarrarekin konformatu behar izan dute. Zaleak zutik jarri dira Anoetan eta txalo artean agurtu dituzte jokalariak.
Realak 41 puntu dauzka sailkapen nagusian, Betisek baino puntu bat gehiago. Eta Valentzia eta Malagarengandik puntu batera jarraitzen du. Hurrengo neurketa gogorra izango da Realarentzat. Vicente Calderonen jokatuko du Atletico Madrilen aurka.