Donostiako Koordinadora Feministako kideek gaur egindako agerraldia. (Argazkia: Bilgune Feminista)
Emakumeen egunean, manifestazio bateratuak egingo dituzte Euskal Herriko hiriburuetan; Donostian 19:30ean hasiko da, Bulebarrean,
Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Donostiako Koordinadora Feministak manifestazioa deitu du ostiralean. Emakumeen Etxean egin duten agerraldian, martxa Bulebarretik irtego dela azaldu dute, 19:30ean. Aurten, argi utzi nahi dute mugimendu feminista “bizi-bizirik” dagoela; “inoiz baino ozenago aldarrikatzera gatoz gure ekinbide politikoaren balioa eta garrantzia”, azaldu dute.
Gaur egindako agerraldian azpimarratu dute, emakumeon bizitzen gaineko erabakiak “boterea dutenek” hartzen jarraitzen dituzten artean, feminismoak “alternatibak badaudela” aldarrikatuko duela. Hain zuzen ere, ostiralean Euskal Herriko Koordinadora Feministak deituta,
Le combat continue. Gora borroka feminista! Somos muchas más que cuando empezamos dioen lelo bateratuarekin aterako dira manifestazioak Euskal Herriko hiriburuetan.
Bestelako jendarte bat eraikitzeko aldarria egingo dute, non bizitza, erdigunea izango den. Gainera, argi azaldu dute, sistema kapitalista eta patriarkala emakumeen esplotazioan oinarritzen dela, eta horretarako emakumeen parte hartze, erabaki hartze eta lanbiderako sarbidea mugatzen dutela. Horri aurre egiteko, pertsonen bizitza eta ongizatea azken helburu duen eredu berria proposatuko dutela azaldu dute.
Hainbat aldarrikapen
Besteak beste, hainbat zapalkuntza salatu eta ikusaraziko dituzte, horretarako, aurtengo martxoak 8rako hainbat aldarrikapen azaldu dituzte. Batetik, merkatuen zerbitzura dagoen ekonomia salatu dute, bestetik, abortuaren inguruan, emakumeek haien gorputzaren gaineko erabakiak hartzeko eskubidea aldarrikatu dute eta gainera, elizari exijitu diote emakumeen eskubide, bizitza eta ugalketan “muturra sartzeari” uzteko.
Gainera, emakumeentzako bortizkeriarik gabeko bizitza bat aldarrikatu dute eta gogoratu dute iraultza izango bada, ezinbestean feminista izango dela.
Azkenik, dei egin diote jendarteari zein emakumeei, ostiralean manifestaziora ingurutzeko.