Cosmonauts eta The Frowning Clouds taldeek joko dute Bukowskin
Gaur, asteartea, Cosmonauts eta The Frowning Clouds taldeak ariko dira Le Bukowski tabernan, 20:00etatik aurrera.
Cosmonauts talde amerikarraren estiloa psikodelia primitiboa da Velvet Underground edo Love taldeek duten sentsibilitatearekin eta Thee Oh Sees, Black Lips edo Nirvanaren indarrarekin.
The Frowning Clouds taldea oso goraipatua izan zen Purple Weekend Jaialdiko azken edizioan. Autraliatik datoz eta garage eta R&B estiloak goitik behera dominatzen dituzte naiz eta oso gazteak izan. Haien zuzenekoaz bikain diote.
Kontzerturako sarrerak 8 – 10 euroan daude salgai.