Realaren belar hockey taldea. (Argazkia: Reala)
Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da ostiralean. Hori dela eta,
Emakumeak txuri-urdinez izeneko erakusketa zabalduko dute Erdialdeko Kutxa Boulevard erakusketa gunean. Emakumeak Realaren historian izandako presentzia nabarmenduko dute erakusketan, argazkien bidez. Atletismoa, saskibaloia, futbola, belar hockeya, pilota… hainbat kiroletan izan du eta du oraindik ere presentzia emakumeak, eta horixe erakutsiko dute, omenaldi gisa.
Ostegunean zabalduko dute erakusketa, eta apirilaren 7a arte egongo da ikusgai; gainera, sarrera doakoa izango da. 17:00etatik 21:00etara egongo da erakusketa ikusteko aukera, baina astelehenetan itxia egongo da.