(Argazkia: Xcommunication)
Lucas Egibar igeldotarrak snowboardcross lehia irabazi du, Junior mailako Munduko Snow Txapelketan. Izan ere, martxoaren 2aren 10aren bitartean, Turkiako Erzurum estazioan, Junior mailako Munduko Snowboard Txapelketa jokatzen ari dira, hainbat modalitatetan. Asteburuan snowboardcross proba jokatu zuten, eta esan bezala, Egibar izan zen txapelduna. Dagoeneko emaitza onak lortuak zituen azken hilabeteetan, Munduko Kopan eta absolutu mailako Munduko Txapelketan; oraingoan, ordea, sekulako lorpena egin du.