Realzaleak eta Realeko jokalariak, elkarrekin Anoetan egindako bideo bat grabatzen (Argazkia: Pedro Martinez/Reala)
Joan den ostiralean itxi zuen Realak abenduaren 10ean abiatutako bazkidetza kanpaina. Bertan, dagoeneko Anoetako bazkide zirenek euren txartelak berritu zitzaketen, eta bazkide berriek txartela egiteko aukera izan zuten. Realak emandako datuen arabera, gaur egun, 24.716 bazkide ditu klubak. Hala, iazko martxoko datuekin alderatuz, 522 bazkide gutxiago ditu. Realaren ustez, egungo egoera ekonomikoa kontuan izanda, abenduan baino 714 bazkide gutxiago izatea “ulergarria” da. Hala, Realak bazkideen fideltasuna eskertu du.