Zortzi tailer, Guardetxean
Gaur, astelehena hasiko dira Guardetxean antolatu dituzten tailerrak. Guztira zortzi izango dira:
-Oihal gaineko akrobaziak, astelehenetan 17:00etatik 18:30etara.
-Literatur sormena, astelehenetan 19:00etatik 21:00etara.
-Dantza garaikidea, asteartetan 17:00etatik 19:00etara.
-Gitarra, asteazkenetan 17:00etatik 18:30etara.
-Mosaikoa, asteartetan 10:30etik 13:00etara.
-Antzerkia, ostegunetan 20:00etatik 21:30era.
-Euskara, osteguna 18:00etatik 19:30era.
-Bitxigintza eta eskulangintza birziklatutako materialekin, asteazkenetan 19:00etatik 21:00etara.
Gaur hasi eta maiatzera bitartean egingo dira ikastaroak, hiru hilabeteko iraupena izango dute, beraz, eta ikastaro bakoitzak 60 euro balioko du. Informazio gehiago eskuratu edo izena emateko: asobandabat@hotmail.com edo 637222357 telefonora deitu behar da.