Def Con Dosen kontzerturako sarrerak salgai daude
Martxoaren 23an, Korrika Donostiatik pasatzen den egunean, joko du Def Con Dos talde madrildarrak Doka Kafe Antzokian. 20:30ean izango da kontzertua, eta sarrerak salgai daude dagoeneko. Aurrez erosita 12 euroan, eta lehiatilan 15 euroan. Donosti Rocken, Dokan edo Kulturalive.com webgunean eskura daitezke sarrerak.
España es idiota diskoa aurkeztuko dute, taldearen letra eta indar esangurutsu hori erakutsiz beste behin ere.


