
Hirugarren mugarria aurkezteko egin duten agerraldia. (Argazkia: K. M.)
Hitzaldiak, bisita gidatuak, eskultura bat eta egitarau akademiko zabala aurkeztu dituzte martxoko mugarrirako.
Donostiaren erreketa eta berreraikitza gogoratzeko, hirugarren mugarria aurkeztu dute gaur. Bertan, martxoan egingo diren hainbat egitasmo azaldu dituzte.
Hilabete honetan, populazio zibila omendu nahi dute, eta horretarako, martxoaren 16an, 11:30ean Valle Lersundi plazan (Parte Zaharra) estatua bat jarriko dute. Bertan, adreiluak garraiatzen ari den emakume bat ageriko da.
Bestalde, Eusko Ikaskuntzak koordinatudituen hainbat elimen aurkeztu dituzte. Besteak beste, bihar hitzaldi bat egingo dute Jose Antonio Azpiazu eta Jose Maria Unsainek Elkar aretoan 19:30ean. Hilabetean zehar bete hiru hitzaldi ere egingo dituzte hirian.
Udaberrian eta udaran hainbat ekimen
Gainera, martxotik harago doazen ekimenak ere aurkeztu dituzte. Besteak beste, maiatzean egingo dituzten, hirian barreneko bisita gidatuak eta belaunaldien arteko topaketak. Azkenik, abuztuan, EHUk udako ikastaroak antolatu ditu gaiaren inguruan.