Santa Maria elizako organoak 150 urte beteko ditu
Joan den igandean, Miriam Cepeda organo-jotzaileak kontzertua eman zuen.
Hileko lehen igandeetan Santa Maria elizan organo kontzertu bat egiten dute, musikaldiak programatzen dituen Lagunarteko Musika zikloaren barruan. Izan ere, Santa Maria Basilikako Cavaille-Coll organoak 150 urte beteko ditu aurten. Ofizialki, 1813ko ekainaren 20an jaso zuen Santa Maria elizak organoa. Garrantzi historiko handiko organoa da, 1813an hiria erre eta suntsitutakoan zutik iraun zuen elizan dagoena, gainera.
Kontzertu hauek hiriaren Bigarren Mendeurrenaren oroitzapen ekitaldien barruan daude, elkarteak berak hala eskatuta. Emanaldiak urte osoan zehar eskainiko dira. Hilabete honetan, gainera, beste kontzertu bat egingo da. Martxoaren 16an izango da, 19:30ean, basilikan, Loreto Aramendi organo-jotzaile titularrarekin eta Pedro Miguel Aguinaga biolin-jotzailearekin.

