Zine dokumentalaren lehenengo zikloa, Koldo Mitxelena Kulturunean
Datozen hiru asteazkenetan, martxoren 6an, 13an eta 20an, Zine Dokumentalaren lehenengo zikloa egingo dute Koldo Mitxelena Kulturunean. Nekazarien borrokak, biodibertsitatea, lurraldea eta elikaduraren burujabetza ardatz hartuta, bi film labur eskainiko dituzte asteazken bakoitzean.
Bihar, asteazkena, lehen saioan, Dos tomates y dos destinos eta Amazonia, masato o petroleo (Peru, 2009) dokumentalak eskainiko dituzte.
Martxoaren 13an, Sucumbios. Tierra sin mal (Ekuador, 2010) eta Atitlan nuestra fuente de vida (Guatemala, 2010)
Martxoaren 20an, berriz, Afectadas por represas en lucha (Brasil, 2011) eta Defensoras de la tierra / Emakumeak lurraren defentsan (Kolonbia, Nikaragua, Bolibia eta Euskadi, 2012)
Emanaldiak 19:00etan izango dira, eta sarrera doan izango da.
Ekimen hau Mundubat eta Mugen gainetik gobernuz kanpoko erakundeek antolatua da.

