Ander Lipus: "Ongi etorria izan dadila, espiritualki pixka bat asetzen zaituelako, baita materialki ere"
Huts Teatroak irabazi du XIII. Donostia Antzerki Saria, Publikoari gorroto antzezlanari esker. Gaur bertan eman du albistearen berri Donostia Kulturak, baina saria martxoaren 27an banatuko dute, 20:00etan, Viktoria Eugenia Antzokian. Bien bitartean, Publikoari gorroto antzezlaneko Ander Lipus aktorearekin eta Manex Fuchs zuzendariarekin hitz egiteko aukera izan du IRUTXULOKO HITZAk.

