Mikel Erentxuni bihotzeko ebakuntza egin diote
Mikel Erentxun abeslari donostiarrari bihotzeko ebakuntza egin diote Donostia Ospitalean, arteria buxadura bat zela eta. Guztia ongi atera da, baina orain, hiru astez atseden hartu beharko du. Beraz, Get-In ekoizpen etxeak jakinarazi duenez, datozen egunetarako jarriak zituen kontzertuak bertan behera utzi behar izan ditu.


