Gazte auzipetuak: "Kartzelak hustutzeko garaia da, eta ez betetzeko"
http://youtu.be/bWfrvey3hyY
Donostiako 15 gazte auzipetuen aldeko manifestazioa Bulebarrean amaitu da, protestari hasiera eman dioten leku berdinean, Erdialdean zehar ordubetez ibili ondoren. Gazte auzipetuek eurek hartu dute hitza Bulebarreko kioskotik bertatik, manifestazioan bildutako jendetzari eskerrak emanda; Aragoitik eta Gaztelatik etorritako gazteei, tartean. Ondoren, “mezu motza eta zuzena” helarazi diete bildutakoei. “Kartzelak hustutzeko garaia da, eta ez betetzeko. Herri babesaren unea da, desobedientziarena. Herri harresia eraikitzeko denon konpromisoa beharko dugu. Bada garaia bide horretan pauso berriak emateko”, esan dute.
Eleak mugimenduko ordezkariek, bere aldetik, Euskal Herriko hainbat eragilek pairatzen duten “jazarpena” salatu du. “Kartzelan amaitzea ahalbidetzen duten legeek indarrean jarraitzen dute. Horregatik, eskubide zibil eta politikoen alde egiteko deia egiten dugu”, nabarmendu dute.