Hernani kalea. (Argazkia: Xabier Etxabe)
Hiru kaletan egingo dituzte zoru konponketak; mozketa 21:00etatik 6:00etara egingo dute.
Gaur hainbat kaletan zirkulazioa moztuko dute, zoruan zulo konponketak egiteko kanpaina dela eta. Mozketa, 21:00etatik 6:00etarako tartean egingo dute. Abisua eman dute ordea, ibilgailuei pasabide alternatiboa emango zaiela.
Lanak zehazki, San Martinen, La Perla eta Artzain Onaren katedralaren artean; Zubieta kalean, Niza eta Londres hotelen artean; eta Hernani kalean, Boulevardeko izkinan egingo dituzte.